Gure enpresa

DIGISYSTEMS, Eusko Jaurlaritzaren Enpresa Klasifikatuen Errolda Ofizialean agertzen da, P taldearen barruan, 02367 zenbakiduna, 06 azpitaldeko D kategorian, izendapen gorenena mota honetako enpresentzat.

Gure ezaugarrietako bat, bezero eta hornitzailearen arteko komunikazio harremanaren sinpletasuna da, ezezik ekipo anitzak behar dituzten enpresek edota kokapen anitzak dituztentzat ere. Komunikazio hori errezteko, gertuko zerbitzua eskeintzen dizugu, erabaki ahalmenarekin eta ondo formatua, zure eskaerei modu zehatz eta eraginkorrenean erantzungo diena. Bestetik, gure enpresako edozein mailako pertsonarengana errez helaraziko zara, filtro edota burokraziarik gabe.

 

LAGUNTZA TEKNIKOKO ZERBITZUA

Laguntza teknikoa eskatzean, eragozpenak eta denbora galtzeak ekiditeko -hau da, deia egiten duen pertsona ezagutzea, edo marka, modeloa, serie zenbakia eta ekipoaren kokapena eman beharrean-, gure zerbitzu teknikoak laguntzen duen edozein inpresio ekipoa lau zenbakidun etiketa argigarri batez doa hornituta. Zenbaki honi esker, gure sistema informatikoak berehala ezagutuko du ekipoaren ezaugarriak eta laguntza teknikoko zerbitzuak behar dituen datu guztiak.

Modu honetan, bisita bakar batez konponduko dugu ekipoaren matxura, kasuen %94an, laguntza teknikoko zerbitzuak aldez aurretik ezagutuko baitu arazoa, bisita egin baino lehen. Honeri gehitu behar zaio gure logistika eta mugikortasun estrategia, honek ahalbideratzen baitu zerbitzu hau epe laburrean eskaintzeko aukera.

AHOLKULARITZA ZERBITZUA

Aholkularitza sail berezia daukagu. Bezeroaren inpresio ekipoen parkearen inguruko azterketa sakona egin eta gero, gailuen egoera eta errendimentuaren inguruko informazioa emango dizugu. Datu guzti hauen azterketa egin eta gero, gehi gure esperientzia, gure bezeroaren beharrei erantzungo dion bai software zein hardware aurreratuenak eta errentagarrien inguruko aholku emateko aukera izango dugu.

 

INPRESIO EKIPOEN HORNIDURA

 Kasu gehienetan, 48 orduko epean zerbitzu hau eskaintzeko ahalmena daukagu, (eskuragarritasun eta kokapenaren arabera), eta ekipo berezien kasuan bost lan eguneko epean.

INFORMAZIO ADMINISTRATIBO-KONTABLEA

Erantzuna berehalakoa da kasu gehienetan, gainerakoetan 24 ordukoa da.

KONSUMIBLEEN BIDALKETA

 Konsumibleen bidalketa eratzuna, gure sistema logistikoari esker, 48 ordukoa izaten da (kokapenaren arabera).

Digisystems S.L.

  • Larrondo Goiko Kalea 5, Pabellón 8 Rojo 48180 Loiu Bizkaia
  • Gehigarria 944 746 268
  • Fax 944 410 323