Kudeaketa dokumentala, tonerraren erabilera gutxitzen duen software-a, fakturazio elektronikoa, dokumentu datu erauzte digitala aplikazio sartzeetan, bermatutako inpresioa, inpresio eta gailuen kosteen kontrola, e.a.
Neurriko ekipoak edozein inpresio eta dokumentu fisiko edota elektronikoen beharrizanetara egokituta. PYME txikienetik, koorporazio enpresarial handietara. Zuk kontatzen diguzu zeintzuk diren zure prozesu dokumentalen beharrak eta guk martxan jarriko dizugu, oso errez.

Zure dokumentuak eskaneatu eta gure software-ak, identifikatu eta sailkatu ditu karpeta desberdinetan automatikoki.
Dokumentu elektroniko baten bila zabiltza eta ez dakizu non duzun gordeta? Arazorik ez, kudeaketa dokumentalak identifikatu eta bilatuko du: soilik gogoratu hitz klabe bat edo batzuk.
Eta erreztasun osoz: edozein erabiltzailek ikasi dezake sistema 10 minututan.
Kudeaketa dokumentalarekin denbora aurrezten da, kalkulatzen baita langile bakoitzak eguneko ordu erdi ematen duela dokumentazioaren phiko sailkapenarekin, eta denbora hau handitzen da sail kontable eta finanzierotan.
Gainera, dirua ere aurreztuko duzu, inpresio anitzak, fotokopiak eta AZ karpetak desagertzen baitira. Dokumentazioa digitalki garraiatzen da, logistika edo posta seiluetako kostuak ekidituz.
Azkenik, dokumentuen biltegirako espazio fisikoa aurreztuko duzu, zure dokumentazioa zure zerbitzailearen disko gogorretan gordeta baitago,.
Gure software-ari esker, zure dokumentuak eskaneatu ditzakezun multifuntzio baten bidez, eta aplikazioak karpeta egokian gordeko du, dokumentuan bertan agertzen den informazioaren arabera. Ez baduzu karpeta sortu, ez kezkatu, software-ak karpetak sorraratzen ditu automatikoki. Bilatzeko unean, dokumentua bilatu du nazioarteko OCR bat zenbakiari esker, eta honen ondorioz dokumentua inprimitu edo bidaliko du korreoz.

Nekatuta zaude toner garestiak erabiltzeaz zure laser inprimagailuarentzat? % 30eko aurrezpena egin gure irtenbideekin, hori bai, inpresio kalitaterik galdu gabe.
Enpresetako inpresio gasturik handiena, toner gastua da, eta gastu hau handitzen da koloretako inprimagailu laserraren kasuan. Gure software-ari esker, % 30 aurreztu dezakezu, inprimitutako dokumentuetan kalitatea galdu gabe. Windows inguruetarako egokia da eta edozein inprimagailu marka onartzen du.

Denbora eta dirua aurreztu: ahaztu zure fakturazioa inprimatzeaz, dolestu, gutun azaletan sartu edo bidaltzeaz.
Fakturazio elektronikoa papereko fakturaren parekoa da eta, eta igorle eta hartzailearen arteko faktura edota antzeko dokumentuen igorpena bideratzen du modu elektroniko edo telematikoetan, digitalki sinatuta egiaztagiri jakin baten bidez.
Beste hitz batzuetan esanda, paperezko fakturaren desagerpena eta honen ordez, artxiboetan fakturak sortzen dira, egiaztagiri baten bidez, faktura bidaltzen duena identifikatzen duena (sinadura digital baten bidez). Garrantzitsuena da bai denbora zein diruan egiten den aurrezpena, ez delako behar faktura inprimitu, dolestu, gutun azaletan sartu edota fakturak postaz bidali.
Bestetik, zure bezeroei fakturak bidaltzea lan mardula eta neketsua iruditzen bazaizu, enpresa bakoitzeko korreo elektroniko automatikoa sortzeko aukera duzu, eta bertan atxikitu dagozkien fakturak.

Enpresen gastuen artean garratzitsuenetako bat dokumentuen inprimaketa sortzen duena da. Utziguzu zu languntzen eta aurrezpen garrantzitsuak izaten, inpresio jarioaren kontrola automatikoki egiten duten lan tresnak eskeiniz, behar ez den gastua ekiditzen.
Erabiltzaileek inpresio ekipo bakoitzean inprimitzen dutena kudeatu. Ezagutu bataz beste hileko kuotak, inpresio ordutegiak, koloreko inpresioak baimendu, papera aurrezteko bi aldeetan inprimitzeko aukera, e.a. Gehiago nahi al duzu? Inprimitu daitezkeen edukiak kudeatu eta baimendu erabiltzaileak.
Inprimagailuren batek matxura badu, ez kezkatu, lana beste inprimagailu batera pasatuko da automatikoki. Inprimaketa profilak sortu banaketa automatikoaren bidez, zure enpresako inprimagailu desberdinetan eduki desberdinak inprimatzeko. Erabiltzaile, sail edota inprimagailu bakoitzeko azterketak egin. Eta, beste edozein inpresio beharrizana baduzu, kontaiguzu eta zure enpresaren neurriko bat egingo dizugu.

Zure hornitzaileen fakturetan eskuz sartzen dituzu datuak oraindik? Datuen erauztearekin, denbora aurreztu eta eskaneatu sinple batez, zure fakturetan agertzen diren datuak eskuragarri izango dituzu.
Enpresako lanik mardulenetako bat da gure hornitzaileek igortzen dizkiguten fakturetan eskuz sartzea hainbat datu. Guzti hau automatikoki egiteko aukera eskeintzen dizugu, hau da, zure fakturetan edota emateagirietan agertzen diren datuak XML edota CVS artxiboetan gordez. Modu honetan soilik zure datuak egiaztatu behar dituzu eta horrela zure kontabilitate programan sartu.

Ez kezkatu zure programa zaharren eguneratze edo berritze garestiengatik. Guk egi bihurtuko dugu oso modu errezean: soilik arduratu abiadura eta kalitatea hobetzen eta gastuak murrizten, inprimigailu laser batekin egin, matrizial batekin egiten duzuna.
Paper aurreinprimatuaren biltegia ekiditu eta dokumentuen datuen araberako formulario dinamikoak sortu. Baita, aurrez eta osteko prosezuen kopiak kudea ditzakezu ere. Inprimagailua balibide guztiekin hasieratzen da, sareko trafikoa ekidituz. Honi esker, laser bidez inprimitu daiteke dokumentu bat, lehen matrizialarekin egiten zenuen bezala, dirua eta denbora aurreztuz formulario autokopiatiboetan.

Segurtasunean irabazi, informazio galerak eta filtrazioak ekiditu Windows ez diren eremuetan inprimitzen, modu ziur baten bidez.
Windows ez diren sistemekin ez da posible inprimaketa ziurrak egin, baina software sinple honekin prosible da zure dokumentu konfidentzial inprimatzea edozein inprimagailuan, sekretupeko kode pertsonal baten bidez. Dokumentua bai inprimagailuan zein zerbitzailean gorde daiteke.

Denbora aurreztu dokumentuak berrinprimatzen, osorik edota zatika, Windows ez diren eremuetan ere (AS/400, UNIX, ERP`s...)
Aplikapen honen bidez zure dokumentuak berrinprima ditzakezu, osorik edota zatika, Windows ez diren eremuetan ere, eta hala nahi izanez gero, era seguruan. Apolikazio hau Windows XP/2003 zerbitzailearekin egin daiteke.

Ezin duzu inprimagailua beste batengatik ordezkatu zure programak soilik berarekin lan egin dezaketelako? Orain azken belaunaldiko inprimagailuarekin lan egin dezakezu, gure irtenbide dokumentalak erabiliz, eta horrela inprimaketa sistema berriak zure enpresaren menpe egongo dira eta ez aldenrantziz.
Gailu honi esker, zure enpresako inprimaketa sistema eta gailu multifuntzionalak beste hori bezala inprimituko dute, programak aldatu beharrik gabe.

Zure ordenagailutik mugitu gabe, gailuen eta inprimagailuen egoeraz ohartuko zara.
Zure ordenagailutik mugitu gabe, zure sareko gailu eta inprimagailuen egoera ezagutu. Semaforo antzeko kolore sistema baten bidez egin dezakezu, horrela jakin dezakezu gailuak martxan dauden edota kontuan izan behar duzun aldez aurretiko abisua jaso dezakezu (toner kopurua, berrikuste abisua...). Bestetik, zure inpresio ekipoen funtzionamendua eta erabilpenaren inguruko azterketak egin ditzakezu.

Inprimatu edo gorde dokumetuak barra kodeen bidez, zure karta-txekeak inprimatu, faxak bidali eta jaso era automatikoan, sinatu zure dokumentuak digitalki, inprimitutako dokumentuak PDF bilakatu automatikoki, konektatu edozein inprimagailu AS/400ekin, zure lanak pertsonalizatu esanez zenbat kopia inprimitu behar diren, e.a. Eta behar duzuna ez badugu, komentatu gurekin beharrizanak eta guk irtenbide bat emango dizugu.
1
Digisystems S.L.